XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Heziketaren elburuak: Soinez eta adimenez hazi (Gaudium et Spes 5).

Grineen ezikera (Gaudium et Spes 75).

Sinismenaren hazkera (Apostolicam Actuasitatem 11).

Adinera irixten, bakoitza bere bizikera ta deiaren erantzukizuna emateko gauza (Gaudium et Spes 52).

AMA BATEN BURUPIDE TA GOGAKETAK. Heziketaren oinarri nagusienak

- Seme-alabeen heziketa, hauek mundura ekarri baino lehen hasten da; lehendabizi gurasoak behar dute heziak izan.

Ez da nahikoa kalean, besteen aurrean edukatua izatea, etxean ere ala behar dute izan gurasoak.

Aurra, jaio orduko, bere zentzu guzien bidez ikasten ari da; garrantzia aundia aurraren eziketarako, etxe-barneko ordenak, txukuntasunak, ingurukoen ezin-egon edo urduritasunak, etxean alkarrekin iskanbillaka ibiltzeak... maitasun giroak.

- Ezi, norbaiten nortasuna poliki-poliki bere adinera iritxi-araztea da; nortasun hori okertu dezaketen eragin gaizto ta grin okerretatik babestuaz; bainan gure nortasuna ezarri gabe.

- Heziketa honetan, gurasoen eredua ezinbestekoa da.

- Etxegiro gozoa bearrezko.

- Eziketaren elburua, nor bere baruaren jabetasunera eta erantzukizunera irixtea da, bat gorputzez eta biotzez adinera irixtea.

Heziketaren bi ardatz: AGINBIDEA eta ASKATASUNA. Aginbidea

- Aginbidea erabiltzea, gurasoen eginkizun aztuna da; ondo erabilli behar dute.

- Aginbide onek seme-alabeengan gurasoenganako itzala eskatzen du.

- Eziko duen eran, agindu behar da; ez da aski eginaraztea; lehenago edo ondoren, agindua onar-erazi behar da.

- Gozo-gozo agindu behar da, bainan bigunkeririk gabe.

- Zentzuzko ta beharrezkoak bakarrik agindu behar dira.